XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Piezaren dimentsioak

Piezaren dimentsioen araberakoak dira:

- Erabili behar den makinaren tamaina.

- Makina-mota.

Adibidez, prisma txiki bat ahalmen txikiko fresatzeko makina bertikalean erraz mekaniza daiteke.

Oso handia balitz aldiz, ahalmen eta potentzia handiko fresatzeko makina bertikalean mekanizatzea egokiago izan daiteke.

Edo tornu paraleloan egin daitekeen euskarri txiki bat, neurri handikoa izanez gero tornu bertikalean eta abarretan egin beharra gerta liteke.

- Piezaren zurruntasuna.

Pieza zurrun batek, txirbil-sekzio handiagoz lan egiteko aukera ematen du, aldi berean makina indartsuagoak erabili behar izan arren.

Piezaren forma

Piezaren forma geometrikoaren araberakoak dira:

- Makina-mota.

Adibidez, biraketazko piezak tornuan egiten dira normalean, pieza prismatikoak fresatzeko makinetan, zuloak zulatzeko makinetan, eta abar.

- Lotura-sistema.

Tornuan: plater orokorrean, atzapar independentedun platerean, lunetaz baliatuz, eta abar.

Fresatzeko makinan: barailetan, bridatuta, eta abar.

-Erreminta-mota

Fresatzeko makina horizontalean profilaketa luzea egiteak adibidez, profil bereziko fresak erabiltzea eska lezake.